behar duzun harmonia dosia

Musika Anitza proiektuak gaur egun sendaezina den esklerosi anizkoitza (EA) duten gaixoekin elkartzeko guneen bilaketan du jatorria. Esklerosi anizkoitzaren alderdi ezberdinak jendartean zabaltzea da bere helburu nagusia eta musikaren bidezko espresio-molde ezberdinez gozatuz gaixotasunarekiko sentikortasuna handitzea du oinarri. Hitz gutxitan esanda: musika ederraz gozatzeko eta hausnarketarako topagunea da Musika Anitza.


GIROKETA



MUSIKA ANITZA 2012 jaialdian ekitaldia girotzeaz arduratuko den “A Tuti-Ple” antzerki komikoaren partaidetzaz gozatu ahal izango dugu.



A-TUTI-PLE



Antzerki-ikuskizun komikoa, sormenez, aukeraz eta originaltasunez beteriko sketch eta egoera dibertigarrietan oinarritua.
Xumea da eskaintza: hitzaren, komikotasunaren, mimikaren, musikaren edo magiaren bidez, gure hiru aktoreek ikuslegoaren konplizitatea lortzen dute, doazen tokira doazela barre-algarak ateraraziz giro berezi eta dibertigarria sortuta.
“Clown”-aren, zirkoaren eta umorearen munduan esperientzia handia duten hiru kidez osaturiko taldea da.


TUTIK ERE PRODUCCIONES
clown@euskalnet.net
639 40 00 86

No hay comentarios:

Publicar un comentario