behar duzun harmonia dosia

Musika Anitza proiektuak gaur egun sendaezina den esklerosi anizkoitza (EA) duten gaixoekin elkartzeko guneen bilaketan du jatorria. Esklerosi anizkoitzaren alderdi ezberdinak jendartean zabaltzea da bere helburu nagusia eta musikaren bidezko espresio-molde ezberdinez gozatuz gaixotasunarekiko sentikortasuna handitzea du oinarri. Hitz gutxitan esanda: musika ederraz gozatzeko eta hausnarketarako topagunea da Musika Anitza.


MUSIKA TALDEAK

Iñaki Plaza Murga (Urduña, Bizkaia, 1976)
1993. urtean trikitixa eta ohiko euskal perkusioen (txalaparta, panderoa, etab.) ikasketak hasi zituen eta hauek menderatzen joan hala, erritmo kaxa, bodharán eta d´rbuka bezalako perkusio etnikoekin hasi zen. Azkenik,  Sergey Sapricheff –ekin batera hindú taula jotzen ikasi zuen.
1994tik 1999ra “Izalde” trikitixa taldearen partaide izan zen eta ordutik 2001 urterarte “Sorbeltz” taldean aritu zen. 2001-2007 urteetan zehar “Kepa Junkera”, “Ibon Koteron” eta “Etxak” (Euskadiko txalaparta konpainia) musika taldeen partaide izan zen txalapartari, perkusionista eta trikitilari bezala. 2008tik gaur egunerarte, “O+Hatz” (hogeihatz) proiektuarekin lanean dabil Ion Garmendiarekin batera.
Talde ezberdinen grabaketa eta zuzeneko emanaldietan kolaborazio lanak egin ditu: Berrogüeto (“viaxe por urticaria”1999, “renovart” soinu banda 1998), Kepa Junkera (“K” Grammy latinoa 2004, “Athletic Bihotzez” 2004, “Hiri” 2006), Ibon Koteron (“Airea” 2004), Kukuma (“Kukuma” 2004), Araba euskaraz 2003 (“Orobil borobil” 2003), Bilboko konpartsak (“Aste nagusia 25 urte” 2002), Sobrino Sobrado (“Van pasando los años”2006), Faltriqueira (“effecto faltriqueira” 2006), Tejedor (“Musica na maleta” 2006, “Positivu” 2011, “La torre de Suso” filmearen Soinu Banda Orijinalean kolaborazioa  2007), Coetus (iberiar perkusio orkesta, 2012), Chus Pedro (2003)…eta zuzeneko emanaldiak  Kila, Zafrafolk, Gontzal Mendibil, Valentzaiko musika bandak, Bilbo, Tenerife, Abacete…
1996 urtetik, trikitixa, txalaparta eta perkusio eskolak ematen ditu Euskal Herriko nahiz Espainiako musika eskola ezberdinetan. “Master Class”-ak eman ditu nazio nahiz nazioarteko mailan (Chicago, Munich, Washington, Nevada) eta hainbat kontzertu eskaini ditu Euskadi, Espainia, Hego Amerika, EEUU, Europako herrialde askotan, Maroko, Txina, Japon, etab.
2012ko bira honetan, 2009an Ion Garmendiarekin batera kaleratu zuen “hogeihatz proiekt” lanaz gain, 2012 urte honen amaieran argitaratuko duen bakarkako lanaren zati bat aurkeztuko du.    







Taldeko partaideak:
Kepa Calvo: bateria, txalaparta, perkusioak.
Carla Sevilla: ahotsa, teklatua, perkusioak.
Alex Pérez: baxu elektrikoa, kontrabaxua.
Iñaki Plaza: trikitixa, txalaparta, perkusioak.
Cesar Ibarretxe: soinu ingeniaria. 





















(Tarragona, Catalunya)
Proiektu hau formakontza klasikoa duen musikari talde baten espresio musikal ezberdinak  ikertzeko interesagatik sortu zen. Talde honetako partaideen jakin-minak, batez ere taldeko buru den Jaume Fraga biolontxelista eta konpositorerenak, jazz-a, ohiko musika, mestizajea, reggae-a eta musika elektronikoa bezalako estilo musikalak esperimentatzera eraman ditu.

Taldeko lau partaideek Espainiako musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetan (Tarragona, Bartzelona, Albacete eta Salamanca) jaso zuten bere oinarrizko formakuntza musikala eta erbestean, Brusela, Amberes eta La Hayan konkretuki, garatu zuten bere jakintza. Gazte nahiz profesionalen orquesta sinfonikoetan ez ezik, kamara musika talde askotan parte hartu dute.

Gaur egun, taldeak dituen musika klasiko proiektuak esperimentazioa eta soinu berrien bilaketarekin nahasten dituzte musikaren sormena lantzen jarraitzeko. Ensenble-ak eskaintzen duen malgutasunak soinu berri hauen sormena eta kontzertu ezberdin eta interesgarri bat entzuteko aukera ahalbidetzen du.









TXAÇ dira:
Jaume Fraga: violonchelo
Angela Moro: violín
Núria Piñol: viola
Paula Caminals: violonchelo



















El Inigualable grupo Combo Donostiako Musika eta Dantza Eskolan sortutako jazz boskote bat da eta musika-estilo hau landu eta bere aldaerak aztertzeko helburuarekin jaio zen. Haien errepertorioan, berezko konsposizioez gain, standards, swing, bebop, funk, bossa-nova, latin eta jazz-aren istoriako konposizio garrantzitsuenetarikoak aurki ditzazkegu.

Taldeak musikaren interpretazioa, interakzioa eta inprobisazioarekin esperimentatzera gonbidatzen gaitu.








TALDEKO PARTAIDEAK:
Unai Olano: Baxua
Nerea Riveiro: Pianoa
Angel Ramos: Kitarra
Iñigo Manterola: Bateria
Peio Belaskoain: Trompeta

No hay comentarios:

Publicar un comentario