behar duzun harmonia dosia

Musika Anitza proiektuak gaur egun sendaezina den esklerosi anizkoitza (EA) duten gaixoekin elkartzeko guneen bilaketan du jatorria. Esklerosi anizkoitzaren alderdi ezberdinak jendartean zabaltzea da bere helburu nagusia eta musikaren bidezko espresio-molde ezberdinez gozatuz gaixotasunarekiko sentikortasuna handitzea du oinarri. Hitz gutxitan esanda: musika ederraz gozatzeko eta hausnarketarako topagunea da Musika Anitza.


MUSIKA ANITZA 2012


2012ko maiatzaren 25ean, 20:30etan
Intxaurrondo Kultur Etxean, Otxoki pasealekua 218, Donostia
Sarrerak: 15 €

Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearen (ADEMGI) aldeko musika jaialdia.
Gogoeta egin eta musika onaz gozatzeko aukera paregabea.

Parte-hartzaileak:
El inigualable Grupo Combo: jazz-a eta bere barietateak (Donostiako Udala Musika eta Dantza Eskola).
Txaç: soka instrumentuak, klasikotik elektronika esperimentalera (Catalunya)
Iñaki Plaza & taldea (20 Hatz Proiekt): euskal talde ezagun honek 20 Hatz Proiekt-en aurkezpena egingo du. Txalaparta, trikitixa eta beste folklore-instrumentu batzuen nahasketaz osatutako erritmo eta soinu berezien emanaldia.

Ekitaldia Tutik Ere Producciones-ek girotuko du.



Jaialdian zehar, espresuki ekitaldi honetarako prestatu den “Batera bustiko gera” abestiaren aurkezpena egingo da.


Sarrerarekin ardo kopa batera gonbidatzen zaitugu!





No hay comentarios:

Publicar un comentario